EAPN Euskadi 13 lurralde-sare eta estatu mailako 14 erakundez osatutako estatu sareko kidea da.
EAPNren sustraiak Pobrezia I eta Pobrezia II programa komunitarioen testuinguruan txertatzen da. 1989ko ekainean pobreziaren aurkako konferentzia bat ospatu zen Europar Batasunaren laguntzaz antolatuta. Bertan, boluntariotzaren sektoreko 200 ekintzaile bildu ziren. Konferentzia hartan europar sare bat sortzeko enkargua eman zitzaion behin-behineeko lan-talde bati. 1990eko abenduan Eratze Batzar bat ospatu zen eta sortu berriak ziren estatu sareetako ordezkariek hartu zuten parte. Batzar harek sare europarraren estatutuak bildu zituen. Bere helburuak ondorengoak dira:
• Europar Batzordearen agenda politikoan pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako borroka txertatzea.
• Pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako ekintzak sustatu eta horien eraginkortasuna indartzea.
• Pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurka lanean diharduten pertsonen eta taldeen alde egitea.
EAPN Europa Europar Batzordeko kide diren estatu bakoitzean pobreziaren aurka lanean diharduten erakunde boluntarioen eta herriko taldeen estatu mailako hogei sarek osatzen dute. Estatuaren arabera indartsuagoak edo ahulagoak dira.
EAPN erakunde demokratiko bat da eta bertako kideak urtean behin ospatzen den Batzarraren bidez daude ordezkatuta. Batzarraren helburua, besteak beste, hiru urterako den Batzorde Betearazlea aukeratzea da.Estatu mailako sareak ordezkatzen dituzten hamabost kidez eta europar erakundeak ordezkatzen duten beste hiru kidez osatuta dago.
Gehiago irakurriGutxiago irakurri
Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren aurka borrokan ari diren Euskadiko Hirugarren Sektoreko erakundeak eta Sarean lan egiteko prest daudenak batzea da EAPN Euskadiren egitekoa. Helburua da koordinatzea, kideak gaitzea eta egitasmo komunak lantzea. Baita elkarrizketarako gaitasuna duen presio-taldea eratzea ere, pobreziaren eta bazterketaren egoerak azaltzeko eta salatzeko, eztabaida sozio-politikoa sorrarazteko, eta egoera horiek gainditzeko baliozko alternatibak aurkezteko. Egitekoa betetzeko, EAPN Euskadiko Sareak Estatuko Sareari lotuta dago, harekin jomugak, metodologiak partekatzen ditu eta haren jardueretan parte hartzen du. Egitekoarekin bat eginda, elkartutako erakundeek baliabideak ekartzen dituzte, planteatutako eta onartutako ekintzekin bat datozenak.
Erakunde-elkarte moduan aintzat hartzea nahi du EAPN Euskadik. Pobrezian eta gizarte-bazterketan bizi den pertsona da elkarteen jardueren ardatza, eta gizarte-bazterketa sortzen duten egoerak errotik kentzea du helburu. Hori dela-eta, Sareak ezaugarri hauek dituela hautematea nahi da:
Elkartutako erakundeekin, Herri-administrazioarekin eta orokorrean gizartearekin EAPN Euskadik dituen harremanetan, printzipio hauen arabera jokatuko du:
Gehiago irakurriGutxiago irakurri
EAPN Euskadiko kideak izan daitezke Estatutuetako hirugarren kapituluan seinalatutako baldintzak betetzen dituzten entitateak.
EAPN Euskadin bazkide gisa parte hartu nahi duten entitateek Zuzendaritza-Batzordeari edo Lehendakariari idatziz eskatuko dizkiete. Eskaeraren momentuan aurkeztu behar izango dute:
1 Entitatearen Estatutuen kopia
2 EAPN-ko Estatutuak betetzeko eta bazkide izateko borondatea egiaztatzen duen akordioa eta entitateari ordezkatuko duen pertsonaren izendapena.
Dokumentazioaz Zuzendaritza - Batzordea arduratuko da, ondoren entitate horren onarpena edo ez onarpena ebatziko duena.
Informazio erantsia:
· EAPN Euskadiko eskaera modeloa, 2012
Gehiago irakurriGutxiago irakurri