EAPN-tako lantaldeak aspalditik egiten diren dinamikak dira. Lantalde hauetako taldeak eskarietara eta EAPN entitatearen beharretara arreta ipiniz osatzen dira edo errealitate konkretu baten analisi batetan arreta ipiniz. Batzuetan egoeraren araberako taldeak osatzen dira eta beste batzuetan taldeak izaera egonkorragoa dute.
Talde bakoitzak bere helburuak eta urteko lan planak dituzte.
Talde motak:
- Beste sare batzuekiko baterako taldeak: (ekaIN sarea - barneratze aldeko sareak): sareek lan taldeak partekatzen dituzte, sozio-osasun, barneratze-soziala, enpleguarekin eta barneratzearekin erlazionatutako gaiak edo zerbitzu sozialeko legearen garapena eta zerbitzu-sozialei erreferentzia eginez.
- Lan-komisioak: hainbat urteetatik funtzionatzen ari diren taldeak, edo urteetan zehar mantentzeko jaiotzen diren taldeak, elkarlanean eta entitateen artean lan egiteko proiektu espezifikoetan. Parte-hartze soziala edo familia eta haurtzaro modelo diren gaiak.
- Unean sortzen diren taldeak: momentuan sortzen diren taldeak dira, beharrezkoa den egoeraren araberako gai baten posizionamendu bat aurrera eramateko. Batzuetan lan talde hauek sendotasuna lortu dute eta ibilbide handiagoko taldeetan bilakatu dira. Adibide garbiena DBE-ena da.