ZAURGARRITASUN-EGOERAN DAUDEN PERTSONENTZAKO ETXEBIZITZA-ALTERNATIBEI BURUZKO MINTEGIAN LAGUNTZEN ARI GARA

Zabaltzen Sartu Durangok «Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonentzako etxebizitza-alternatibak» mintegia antolatzen laguntzeko eskatu digu.
Etxebizitza gaur egungo gizarte-arazo nagusietako bat bihurtu da, nagusia ez bada, eta eragin zuzena du bizitzaren dimentsio guztietan. Etxebizitza ez da soilik teilatu bat izatea; nortasuna, errotzea eta bizi-proiektu bat garatzeko aukera ere bada.
Durangoko Gizarteratzeko Mahaia Durangaldeko hainbat eragilek osatzen dute —Hirugarren Sektoreko erakundeek, administrazioak…—, eta uste du etxebizitza-ereduari buruzko eztabaida erdigunean jartzeko eta inguruneak eskaintzen dizkigun aukerak aztertzeko unea iritsi dela. Horretarako, bi saioko mintegia antolatu da Landako Elkartegian, irailaren 24an eta urriaren 28an, eztabaida eta hausnarketa komunitateari zabaltzeko.
Mintegiaren helburua Euskadin eta Durangaldean etxebizitza eskuratzeko dagoen errealitatea aztertzea da, erakunde publikoen, profesionalen eta Hirugarren Sektoreko erakundeen artean irtenbideak elkarrekin bilatuz.
Irailaren 24ko saioan, Euskadiko etxebizitza-politiken egungo esparrua aztertu zen: legeria eta tresnak. Halaber, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonen etxebizitza-arazoen diagnostikoa eta Durangaldeko diagnostikoa landu ziren. Urriaren 28ko saioan, berriz, egungo errealitatea, proposamen politikoak eta esperientzia zehatzak izango dira ardatz.
Mintegi hau Durangaldeko Gizarteratzeko Mahaiak antolatu du. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako gizarteratze-sistemen arteko koordinaziorako tokiko mahaiak erakundeen eta komunitatearen arteko lan-tresnak dira, eta zerbitzu publikoak eta gizarte-erakundeak auzo, udalerri edo eskualde mailan harremanetan jartzea dute helburu.