ETXEBIZITZA DUINA ETA ESKURAGARRIA IZATEKO ESKUBIDEA GUZTIONTZAT

Maizterren Sindikatuak greba orokorra deitu du azaroaren 11rako etxebizitzaren egoera dela eta, eta honako hau eskatu du:

1.- Etxeak bizitzeko, ez espekulatzeko
2.- Etxebizitzen parke publiko handia
3.- Egoitza segurtasuna: ez gaitzatela etxetik bota
4.- Prezioak jaistea
5.- Etxebizitzarako eskubide sindikalak
6.- Soldata, pentsio eta zerbitzu publiko duinak

Aldarrikapen hori bat dator pobrezia eta bazterketa esperientzia duten pertsonek EAPN Euskadiko Zuzendaritza Batzordeari helarazi zioten eskaera nagusiarekin, galdetu genienean zer lehentasunek bideratu behar zuten gure “2026 – 2030 Plan Estrategikoa: etxebizitza eskuratzea”.

Etxebizitza gizarte arazo nagusia bihurtu da Euskadin; eskariaren aurrean eskaintzarik ez izateak; prezioak gero eta gehiago garestitzeak, alokairukoak zein erosketakoak; higiezinen espekulazioa areagotzeak… Horrek guztiak egoera jasanezin batera garamatza; izan ere, etxebizitza izateko eskubidea ezinezkoa baita biztanleriaren zati handi batentzat. Bereziki kezkatzen gaituzte pertsona ahulenek, pobreenek… etxerik gabekoek.

Arazo horren aurrean Euskadin etxebizitzarako eskubide subjektiboa ezarri da, eta hainbat estrategia eta jarduera plan garatu dira, etxerik gabeko egoerari edo bizitegi bazterketa egoera larriari aurre egiteko.

Hain zuzen ere, INEren eta Eustaten datuen arabera, Euskadi da jardun publikoaren liderra arazo horren aurrean:

• Euskadik Estatuko batez bestekoak baino 3,2 aldiz plaza gehiago eskaintzen ditu:
– Euskadik Estatu mailan dauden ostatu plazen %13,1 ditu, bere biztanleria estatuko biztanleriaren %4,6a baino ez den bitartean.
– Euskadik 5.242 plaza ditu, Kataluniak 5.305 eta Madrilek 4.919.

• Zentroen funtzionamendu gastua biztanleko 46,9 eurokoa da Euskadin, Estatuko gainerakoan 11,4 eurokoa den bitartean. Gainera, euskal zentroetan egindako gastua % 36,1 handitu zen 2022tik 2024ra bitartean, eta % 93,6 finantzaketa publikoaz.

Eta, hala eta guztiz ere, Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera:

• Ia 110.000 pertsonak eskatu diote etxebizitza Etxebideri.
• Etxebiden izena emana duten bizikidetza unitateen % 28,5ek etxebizitza partekatzen du.
• Lehen etxebizitza behar duten pertsonen % 80k diru sarrera eskasak edo ezegonkorrak ditu. Horrek esan nahi du hamarretik zortzi ezin direla sartu merkatu librean laguntzarik gabe, ez erosketa bidez, ez alokairu bidez.
• Etxe errentariek beren diru sarreren % 37,9 bideratzen dute batez beste alokairura, argi eta garbi arrazoizkotzat jotzen den % 30etik gora. Gainera, lau familiatik batek diru sarreren erdia baino gehiago erabiltzen du errenta ordaintzeko.
• Bigarren eskuko etxebizitzaren prezioa metro koadroko 3.000 euro ingurukoa da, Estatuko batez bestekoa baino 1.000 euro handiagoa gutxi gorabehera. Euskadi preziorik altuenetakoak dituen autonomia erkidegoetako bat da.
• Euskadin etxerik gabeko pertsonen kopuruak gora egin du: 2012an 1.704 pertsona atzeman ziren, eta 2024an, berriz, 4.326. Hamarkada batean baino zerbait gehiagoan 2,5 aldiz biderkatu da egoera hori pairatzen duten pertsonen kopurua.

Ezinezkoa da bizi proiektu bat etxerik gabe; ezinezkoa da gizarteratze prozesu bat egitea bizitoki duin bat izan gabe. Etxebizitza eskubide erreala eta eraginkorra izan behar da pertsona guztientzat, eta, bereziki, haur eta nerabeentzat.

Eapn Euskadik honako hau eskatzen du:

 Erregulazio irisgarriagoa eta unibertsalagoa Euskadin etxebizitzarako eskubidea izateko.
 Bizitegi bazterketa larriaren edo etxegabetasun egoeraren aurkako euskal estrategia modu eraginkorragoan berregitea.
 Emakumeen etxegabetasun egoeraren aurkako estrategia espezifikoa.
 Hirugarren Sektore Sozialak etxebizitza eskuragarrien agente sozial gisa duen eraginkortasuna hobetzea ahalbidetuko duen erregulazioa.
 Hirugarren Sektore Sozialak Euskadin garatzen duen gizarteratzeko etxebizitzen sarea arautzea.
 Haurtzaroaren eta nerabezaroaren ikuspegia etxebizitza politiketan txertatzea, arreta berezia jarriz pobreziako eta gizarte bazterketako egoeretan, etxea galtzea prebenitzeko eta egoitza alternatiba egokiak eta egonkorrak bermatzeko, haurren eta nerabeen hezkuntza jarraitutasuna eta komunitate loturak mantentzea ahalbidetuko duten ingurune seguruetan.

IRAKURRI ETA DESKARGATU ADIERAZPENA

Eapn Euskadi gara:

Accem
Adsis
Agiantza
Agintzari
Amiarte
Berriztu
Beti Gizartean
Bidegintza
Bidesari
Bizitegi  
CaritasEuskadi
Cear
Claret Fondoa
BizkaiSida
Ede
Elkarbanatuz
Etorkintza
Euskarri
Fondo Formación
Gizakia  
Goiztiri
Harribide
IrseAraba
Irse Euskadi
Itaka-Eskolapioak
Izangai
Kale Dor Kayiko
Koopera
Lagun Artean
Lagungo  
Margotu
Munduko Medikuak
Peñascal
Sartu
Sec. Gitano Euskadi
Sortarazi
Susterra
Zabalduz
Zehar errefuxiatuekin
Zubietxe