Bilbo. 2026ko ekainaren 16a
EAPN Euskadik lan-jardunaldi bat egin du 2026-2030 Plan Estrategiko berria prestatzeko. Parte-hartze prozesu bat da, eta sarearen hurrengo urteetarako erronka, jarduera-ildo eta lehentasun nagusiak definitzera bideratuta dago.
Jardunaldia ekainaren 16an egin da, 9: 30etik 14:00etara, EAPN Euskadiren egoitzan. Topaketak sareko erakundeak, presidente ohiak eta erakundetik gertu dauden beste ahots batzuk bildu ditu, funtsezko informazioa partekatzeko, ekarpenak jasotzeko eta EAPN Euskadiren etorkizunari buruzko begirada komuna eraikitzeko.
Bileran plangintza estrategikorako funtsezko gaiak jorratu dira, hala nola erakundearen misioa, ikuspegia eta balioak, AMIA analisia, 2026-2030 aldiko erronkak eta sarearen ekintza bideratu beharko duten ildo estrategikoak. Lanak aurkezpenak, testigantzak, testuinguruaren azterketa eta talde-dinamikak konbinatu ditu.
Plan berria egiteko, hainbat informazio-iturri hartu dira kontuan, hala nola 2022-2025 Plan Estrategikoaren balantzea, txosten ekonomikoak, pobreziari, desberdintasunari eta gizarte-bazterketari buruzko azterlanak, erabiltzaileen ekarpenak, kanpoko eragileak eta EAPN Euskadiko ohiko presidenteak.
Proposatutako ildo estrategikoen artean, honako hauek nabarmentzen dira: kalteberatasun-, pobrezia- eta bazterkeria-egoeran dauden pertsonekiko konpromisoa; eragin soziala eta politikoa; eta sarearen barne-indartzea. Ildo horien bidez, EAPN Euskadiren zeregina indartu nahi da, pobrezia desagerrarazteko eta gizarte bidezkoago eta inklusiboago bat eraikitzeko konpromisoa duen Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeen arteko aliantza gisa.
Jardunaldiaren ondorioak oinarri izango dira Zuzendaritza Batzordeak Plan Estrategiko berria egin dezan, eta, ondoren, sarea osatzen duten erakundeek berretsi beharko dute.
