EAPN EUSKADI

POSICIONAMIENTO

2019ko MARTXOAREN 8a

EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

 

Martxoaren 8a dela eta, EAPN Euskadi sarearen eta gizarte-bazterkeria eta pobrezia desagerrarazteko lanarekin konpromisoa duten hirugarren sektoreko erakundeak biltzen dituen sareko emakume eta gizarte-bazterkeria arloan izenean, salatu nahi dugu heteropatriarkatuaren ereduak sortutako desberdintasun egoerek lotura zuzena dutela emakumeen gizarte-bazterkeriarekin eta boterearen eta baliabideen banaketa desorekatuarekin.

Bazterkeria egoeran dauden emakumeen eta gizonen arteko arrakala handituz joan da azken urteetan. Ezin dugu hori ahaztu. Emakume izate hutsak eragin nabarmena dauka pertsonen bazterkeria edota pobrezia egoeretan; gainera, askotan, askotariko diskriminazio faktoreak metatzen dira, hala nola jatorria, etnia, desgaitasuna, adina eta abar. Pobrezia eta bazterkeriaren gurpilean harrapatuta, emakumeek, kasu askotan, ez daukate egoera horiei buelta emateko baliabideak lortzeko aukerarik ere.

Horregatik, GUK ERE PLANTO EGINGO DUGU!!! Emakumeek bizi dituzten babesgabetasun eta bazterkeria egoerak salatu nahi ditugu: Gizonek baino bizi-baldintza okerragoak dituzte: Langabezia handiagoa, soldata kaxkarragoak, lan baldintza okerragoak, indarkeria handiagoa, eraso gehiago, mendekotasun ekonomiko handiagoa… eta pobrezia eta gizarte-bazterkeria handiagoa.

Desberdintasunaren adierazpenik krudel eta nabarmenena indarkeria matxistak dira. Nabarmendu nahi dugu indarkeriaren ziklotik irtetea ezinezkoa dela emakumeek mendekotasun ekonomikoa dutenean. Gainera, asko horrexegatik pobretzen dira, indarkeria matxistaren biktima izateagatik.

Gainera, pobrezia eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden emakumeek arazo gehiago dituzte erantsita. Gizarte zerbitzuak erabiltzeko gizonek baino askoz zailtasun gehiago dituzte. Baliabide asko ez daude haientzako pentsatuta, ez dira beren beharrizanak eta egoerak kontuan hartzen. Horrela izanik, bazterkeria prozesu bikoitza sortzen da: Bazterkeria egoeraren beraren barruan eta bazterkeria gizarteak ematen duen erantzunean.

Aurten, martxoaren 8an, EAPNren izenean, greba feministarekin bat egingo dugu eta erakunde guztiei dei egin nahi diegu haiek ere greba babesteko. Bost ardatzetan zentratzen da: Pentsiodunak, ikasleak, zainketak, enplegua eta kontsumoa. Genero desberdintasuna prebenitu eta desagerrarazteko neurri eta politika egokiak garatu behar ditugu, eta politika eta ekintza guztietan berdintasuna sustatu.

M8 GREBA FEMINISTA – HETEROPATRIARKATU KAPITALISTARI PLANTO!

 

Euskadin pobrezia eta gizarte-bazterketaren kontra borrokatzen duen Europako Sareko kideak:           

Accem, Adsis, Agiantza, Agintzari, Aldauri, Amiarte, Berriztu, Beti Gizartean, Bidesari, Bizitegi, Caritas Euskadi, Cear Euskadi, Hiesaren aurkako Arabako Batzordea, Hiesaren aurkako Bizkaiko Batzordea, Ede Fundazioa, Elkarbanatuz, Etorkintza, Euskarri, Fondo Formación, Gao Lacho Drom, Gizakia, Goiztiri, Irse-Ebi Araba, Itaka-Escolapios, Izangai, Lagungo, Margotu, Munduko Medikuak, Peñascal, Rais Euskadi, Sartu, Secretariado General Gitano, Sortarazi, T4, Zubietxe, Kale dor kayiko, Lagun Artean, Susterra, Koopera.

 

 

Participación GRUPO
Camapaña TTIP2
DERECHOS+