EAPN Euskadi 13 lurralde-sare eta estatu mailako 14 erakundez osatutako estatu sareko kidea da.
EAPNren sustraiak Pobrezia I eta Pobrezia II programa komunitarioen testuinguruan txertatzen da. 1989ko ekainean pobreziaren aurkako konferentzia bat ospatu zen Europar Batasunaren laguntzaz antolatuta. Bertan, boluntariotzaren sektoreko 200 ekintzaile bildu ziren. Konferentzia hartan europar sare bat sortzeko enkargua eman zitzaion behin-behineeko lan-talde bati. 1990eko abenduan Eratze Batzar bat ospatu zen eta sortu berriak ziren estatu sareetako ordezkariek hartu zuten parte. Batzar harek sare europarraren estatutuak bildu zituen. Bere helburuak ondorengoak dira:
• Europar Batzordearen agenda politikoan pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako borroka txertatzea.
• Pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako ekintzak sustatu eta horien eraginkortasuna indartzea.
• Pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurka lanean diharduten pertsonen eta taldeen alde egitea.
EAPN Europa Europar Batzordeko kide diren estatu bakoitzean pobreziaren aurka lanean diharduten erakunde boluntarioen eta herriko taldeen estatu mailako hogei sarek osatzen dute. Estatuaren arabera indartsuagoak edo ahulagoak dira.
EAPN erakunde demokratiko bat da eta bertako kideak urtean behin ospatzen den Batzarraren bidez daude ordezkatuta. Batzarraren helburua, besteak beste, hiru urterako den Batzorde Betearazlea aukeratzea da.Estatu mailako sareak ordezkatzen dituzten hamabost kidez eta europar erakundeak ordezkatzen duten beste hiru kidez osatuta dago.