EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriaren lurralde eremuan hiru Ongizate Eredu desberdin aurkitzen ditugu, kontzeptu, politika eta eskumen maila desberdinekin. Beharrak eta arrisku sozialak antzekoak badira ere, behar horiei ematen zaien erantzuna oso desberdina da aipatutako eremu geografiko horietako bakoitzean.
Mugaz gaindiko mintegia antolatu da azaroaren 22an Irungo FICOBAn akademia, administrazio publikoa eta gizarte agenteen arteko bilgune bat izan dadin. Azterketa, ikasketa eta berrikuntzarako eremu partekatu gisa. |