EAPN EUSKADI PRENTSA OHARRA – EAPN Euskadik jardunaldi bat egingo du Euskaldunan Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta

Egoera larrienak areagotzen ari direla ikusita, sareak pobreziaren aurkako euskal estrategia bat eskatzen du, 2030erako eta 2050erako helburuekin.

Bilbo, 2026ko urriaren 15a. EAPN Euskadik bihar, urriaren 16an, ostiralean, «Pobreziaren aurkako euskal estrategia baterako ahotsak» lan-jardunaldia egingo du Euskalduna Bilbaoko 5H aretoan.
Jardunaldia 09:00etan hasiko da, eta parte hartzeko izena eman behar da. Urriaren 17an ospatzen den Pobrezia Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta antolatu da topaketa.
Hasiera-ekitaldian Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak eta Juan Luis Fuentes EAPN Euskadiko presidenteak hartuko dute parte. Egitarauan pobreziaren bilakaeraren azterketa, sarearen proposamenak, zuzeneko podcast bat eta akademiako eta politikako ahotsak bilduko dituzten bi mahai-inguru izango dira.
Helburuak eta erantzukizunak dituen estrategia bat
Urriaren 17a dela eta, EAPN Euskadik euskal erakundeei eta talde politikoei eskatzen die Pobrezia eta Gizarte Bazterkeria Prebenitzeko, Murrizteko eta Desagerrarazteko Euskal Estrategia egin eta onar dezatela.
Proposamenak 2030erako eta 2050erako helburu kuantifikagarriak ezartzea eta diru-sarrerak bermatzeko, enpleguko, etxebizitzako, gizarte-zerbitzuetako, hezkuntzako, osasuneko, zaintzako eta familiei laguntzeko politikak koordinatzea planteatzen du.
Sareak baliabide nahikoak eta egonkorrak, erakundeen erantzukizun zehaztuak eta plan operatiboak eskatzen ditu, baita adierazle partekatuak, aldizkako jarraipena eta ebaluazio publikoa ere. Halaber, pobrezia eta gizarte-bazterkeria egoeran dauden edo egoera horietan egoteko arriskua duten pertsonen parte-hartze eraginkorra eskatzen du.
EAPNk Eusko Jaurlaritzak 2026an argitaratutako Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko 2024ko Inkestaren datuak azpimarratzen ditu:
• 454.695 pertsona daude pobrezia edo gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan, hau da, biztanleriaren % 20,6; 2022an, ehunekoa % 19,5ekoa zen.
• Benetako pobreziak 134.493 pertsonari eragiten die (% 6,1); 2022an, ehunekoa % 4,0koa zen.
• Pobrezia larria jasateko arriskuan 141.070 pertsona daude, biztanleriaren % 6,4; bi urte lehenago, ehunekoa % 4,9koa zen.
EAPN Euskadik estrategia abian jartzeko akordio zabal bat eskatzen du, eta hau gogorarazten du: «Pobrezia murriztea erantzukizun publikoa da, eta herritar guztientzako emaitza egiaztagarrietan gauzatu behar da».

Egitaraua
Pobreziaren aurkako Euskal Estrategia Ahotsak · Euskalduna Bilbao · 5H Aretoa
Nahitaez izena ematea

OrduaNor
9.00HASIERA
Nerea Melgosa, Ongizate, Gazteria eta
Erronka Demografikoko sailburua
Juan Luis Fuentes, EAPN Euskadiko Presidentea
9.30POBREZIAREN BILAKAERA EUSKADIN
Jorge Aramendi, Ongizate, Gazteria eta Erronka
Demografiko Sailari atxikitako Estatistika
Organo Espezifikoaren arduraduna
Aurkezlea: Itxaso Bilbao, EAPN Euskadiko
Presidente-ordea.
10.30EAPN EUSKADIKO BALORAZIOA ETA PROPOSAMENAK
Marta Senz, EAPN Euskadiko Batzordea
11.00ATSEDENA
11.30ZUZENEKO PODCAST-A: PARTE HARTZEAK GAUZAK
ALDATZEN DITU

Gidaria: Koldo Campo, kazetaria
Solasaldia Belinda, Desirée, Ivana, Josu eta
Marcoren eskutik
12.00MAHAI-INGURUA: AKADEMIAREN AHOTSA
Mari Luz de la Cal, EHU
María Silvestre,
Deustuko Unibertsitatea
Moderatzailea: Ana Sofi Telletxea, EAPN Euskadiko
Batzordea
12.45MAHAI-INGURUA: POLITIKAREN AHOTSA
Aitor Urrutia (EAJ-PNV)
Olaia Duarte (EH BILDU)
Patricia Campelo (PSE-EE)
Alba García (SUMAR)
Laura Garrido (PP).
Moderatzailea: Juan Luis Fuentes, EAPN Euskadiko Presidentea.
13.45AMAIERA ETA ADIERAZPEN IRAKURKETA
Itxaso Bilbao eta Ignacio Palacio,
EAPN Euskadi Batzordea

Informazio gehiago
EAPN Euskadi · 94 416 18 84 · coordinacion@eapneuskadi.net