- ekitaldia hau amaitu da.
Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna – JARDUNALDIA
POBREZIAREN AURKAKO EUSKAL ESTRATEGIA BATERAKO AHOTSAK – VOCES PARA UNA ESTRATEGIA VASCA CONTRA LA POBREZA
Pobrezia eta Gizarte Bazterkeria prebenitzeko, murrizteko eta desagerrarazteko Euskal Estrategia egitea eta onartzea, 2030. eta 2050. urteetarako, pobrezia eta bazterkeria murrizteko helburu kuantifikagarriak ezartzeko, helburu horiek lortzeko beharrezkoak diren jarduerak identifikatzeko eta diru-sarrerak bermatzeko politikak, enplegua, etxebizitza, gizarte-zerbitzuak, hezkuntza, osasuna, zaintzak eta familia-politikak modu koordinatuan antolatzeko.
Estrategiak honako hauek izan beharko lituzke: adierazle partekatuak, baliabide nahikoak, erantzukizun instituzional definituak, plan operatiboak, jarraipena egiteko eta ebaluatzeko mekanismoak, eta pobrezia-egoeran edo gizarte-bazterkeriako arriskuan dauden pertsonen parte-hartze eraginkorra.
Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, EAPN Euskaditik datorren urriaren 16an Euskaduna Bilbon (5H aretoan) egingo den Jardunaldira gonbidatu nahi zaitugu.
Hona hemen programa orokorra:
9.00 Hasiera
Nerea Melgosa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua
Juan Luis Fuentes, EAPN Euskadiko Presidentea
9.30 Pobreziaren bilakaera Euskadin
Jorge Aramendi, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailari atxikitako Estatistika Organo Espezifikoaren arduraduna
10.30 EAPN Euskadiko Balorazioa eta Proposamenak
11.00 Atsedena
11.30 Zuzeneko PodCast: Parte hartzeak gauzak aldatzen ditu
Esperientziagatik adituak diren pertsonen ahotsa izango dugu
12.15 Mahai-ingurua: Akademiaren ahotsa
13.00 Mahai-ingurua: Politikaren ahotsa
13.45 Amaiera eta adierazpen irakurketa
(se irá ampliando información sobre el programa a personas inscritas – izena eman dutenei programari buruzko informazio gehiago emango zaie)
IZEN EMATEAK – URRIAREN 9RA ARTE – INSCRIPCIÓN – HASTA EL 9 DE OCTUBRE
