INKLUSIORAKO EUSKAL KONTSEILUAK 2025eko JARDUERA-MEMORIA ARGITARATZEN DU

Organo hori arautzen duen Gizarteratzeko Euskal Kontseiluaren urriaren 22ko 307/2024 Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, “Euskal Sektore Publikoari buruzko maiatzaren 12ko 3/2022 Legearen 18.5 artikuluarekin bat etorriz, Gizarteratzeko Euskal Kontseiluaren kudeaketa-memoria idatziko da urtero, eta Osoko Bilkurak onartuko du, eta horren kontu publikoak emango dira Eusko Jaurlaritza-Garden gardentasun-atariaren bidez”.

Memoriaren helburua Gizarteratzeko Euskal Kontseiluaren 2025eko jarduera dokumentatzea eta ebaluatzea da, bere lana nola egin den ikusteko, kontuak emateko eta ikaskuntzak eta hobekuntza-arloak identifikatzeko.

Irakurri eta deskargatu memoriak gaztelaniaz eta euskaraz Mediatekan