Erakundeen parte-hartzea

GIZARTE ZERBITZUEN EUSKAL KONTSEILUA

Kontsultarako eta parte-hartze sozialerako organo goren gisa eratzen da, eta, bertan, Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta udalak daude ordezkatuta, modu parekidean, alde batetik, eta, bestetik, sektorean esku hartzen duten gizarte-eragile guztiak, zehazki, sindikatuak, enpresa-erakundeak, erabiltzaileenak, gizarte-ekintzako hirugarren sektorekoak eta gizarte-zerbitzuen arloan lan egiten duten profesionalenak.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak sortua, Gizarte Ongizateko Euskal Kontseilu gisa aurreko izenarekin arautua, ekainaren 13ko 124/2006 Dekretuak, irailaren 16ko 159/2008 Dekretuak aldatua, eta, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren barruan, Adinekoen Kontseilu Sektoriala.