ELKARRIZKETA ZIBILERAKO MAHAIAK
Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak gizarte-ekintzako hirugarren sektorearen kontsultarako eta parte-hartze instituzionalerako organo gorena izango dira Administrazio Publikoaren eremuan.
Elkarrizketa Zibila arautzen duen Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen 7. artikuluak foru-aldundiei agintzen die, tresna egokien bidez, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren ezaugarri bereko elkarrizketari eusteko, baina beren lurraldeetan jarduten duten hirugarren sektore sozialeko sareekin.
Bere eginkizuna Administrazioaren gizarte-politiketan eragitea da, gizarte-premiak bete gabe dituzten pertsonen ongizatea hobetzeko eta erabat gizarteratzea lortzeko.
Halaber, Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren helburua da laguntza ematea, gizarte-ekintzako hirugarren sektorea bera, haren plataformak eta sareak egituratzea eta indartzea, bai eta haien artean kooperatiba-dimentsioa sustatzea ere, erakundeak sendotzea eta herri-administrazioetako sektoreek eta euskal gizarte osoak beren ekintza aitortzea lortuz.
EAPN Euskadik Euskadiko, Bizkaiko eta Gipuzkoako elkarrizketa zibilerako mahaietan parte hartzen du.
- Decreto regulador de la Mesa de Dialogo Civil de Euskadi
- DECRETO FORAL de la Diputación Foral de Bizkaia 154/2016, de 18 de octubre, por el que se formaliza y regula la Mesa de Diálogo Civil de Bizkaia.
- Decreto Foral 11/2023, de 13 de junio, por el que se crea y regula la Mesa de Diálogo Civil de Gipuzkoa.
