ESTATISTIKAKO INSTITUTU NAZIONALAK BIZI-BALDINTZEI EGINDAKO INKESTAREN EMAITZEN LEHENENGO AURRERAPENA

2026ko otsaila
Espainiako Estatuan Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren aurka Borrokatzeko Sareak (EAPN Espainia) pobreziaren egoerari buruz urtero egiten duen txostenaren emaitzen aurrerapena prestatu du. Txosten hori egiteko –aurtengoa XVI.a izango da–, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) otsailaren 5ean argitaratutako Bizi-baldintzei buruzko inkestako datuetan oinarritu da. Dokumentuan jasotzen dira bai AROPE tasa (AROPE: gizartean pobrezia- eta/edo bazterkeria-arriskuan dauden pertsonak) eta bai bere osagaiak: pobrezia-arriskuaren tasa, gabezia material eta sozial larria, eta enpleguan intentsitate txikia duten biztanleen ehunekoa.

Aurrerapenaren arabera, pobreziaren edo gizarte-bazterkeriaren arriskua iazkoaren berdina da, eta Espainian bizi diren biztanleen % 25,7ra iristen da (12,6 milioi pertsona inguru). Pobrezia-tasa % 19,5ekoa da; beraz, hiru urte jarraian daramatza poliki baina etengabe murrizten: 9,6 milioi pertsona inguru pobrezian bizi dira; hau da, urtean 12.220 €-tik beherako diru-sarrerekin kontsumo-unitate bakoitzeko (hilean 1.018 €).

EAPN Espainiak modu positiboan baloratzen du datuek okerrera egin ez izana, eta hobekuntza gertatu izana bereziki haurren pobrezia-tasan (2024an % 29,2 izatetik 2025ean % 28,4 izatera igaro da) eta erretiratutako pertsonei dagokien tasan (2024an % 13,9 izatetik 2025ean % 13 izatera igaro da). Hala ere, Sareari kezkagarriak iruditzen zaizkio duela hamarkada bat baino gehiagotik hona biztanleriaren % 25ari eragiten dioten pobrezia-zifrak murrizteko dauden zailtasunak. Hazkunde makroekonomikoa eta 2025eko enplegu-zifra errekorrak ez dira gai egoera hori konpontzeko.

Albistearen esteka