2026ko otsaila
Otsailaren 6an osoko bilkura egin zuen Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiak, eta bertan izan zen EAPN Euskadi, bere presidente Juan Luis Fuentesek ordezkatuta.
Besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiaren 2026rako lehentasunak aurkeztu zituzten bertan (Gizarte Ekintzako Saila; Enplegua, Gizarte-kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila), bai eta Bizkaiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren lan-helburuetan egindako aurrerapenak ere.
Hirugarren Sektoreko eraldaketa digitalari buruzko dokumentu bat ere aurkeztu zen.
Gizarte Ekintzaren arloko lehentasunak
Enpleguaren, gizarte-kohesioaren eta berdintasunaren arloko lehentasunak
Eraldaketa digitala Hirugarren Sektorean
