BESALDI TOPAKETA-ZIKLOA: POLITIKA PUBLIKOEN [EBALUAZIOARI BURUZKO] ELKARRIZKETAK

Bilbo, irailak 18
Politika publikoen ebaluazioari buruzko Elkarrizketa Besaldik antolatutako Topaketen Zikloaren lehen topaketan izan ginen, Bilbon, irailaren 18an.
Topaketa honetan topaketen zikloaren aurkezpenaz gozatzeko aukera izan dugu, Fernando Fantova Besaldiko titularraren eskutik eta Eloisa del Pinoren eta Marc Balaguerren arteko elkarrizketa interesgarriaz.

Topaketa horiek enplegu- eta gizarteratze-politiken ebaluazioan interesa duten pertsonei (profesionalak, akademikoak, herritarrak) zuzenduta daude.
Topaketen zikloak elkarri laguntzen dioten hiru helburu nagusi ditu:
• Interesdunei aukera ematea zuzenean hitz egiteko enplegu- eta gizarteratze-politiken ebaluazioaren arloko erreferenteekin.
• Apurka-apurka Besaldiren inguruan pertsonen komunitatea eta, oro har, Euskadiko enplegu- eta gizarteratze-politiken instituzionalizazioan eta ebaluazioaren praktikan inplikatuta edo interesatuta dauden eragileak (eta baita haratago ere) eratzen joatea.
• Besaldiren diskurtsoa eta eredua eraikitzen joatea, bere buruari eta bere lanari buruz, ahal den neurrian, diskurtso partekatu gisa komunitate horretan eta horren alde.
Topaketetan elkarrizketa natural eta askea eraikiko dugu, politika publikoen ebaluazioak elkarrizketa publikoaren eta politikaren zikloaren hobekuntzan dituen eta izan dezakeen ezaugarriei eta eginkizunari buruz hausnartzen eta aurrera egiten saiatuz, bereziki enpleguaren eta gizarteratzearen arloan. Euskadiko enplegu- eta gizarteratze-politiken ebaluazioa instituzionalizatzeko prozesurako ideia eta ondorio erabilgarriak lortzen saiatuko gara.

Informazio gehiago