Esku-hartze soziala hobetzea: teoriatik praktikara

Euskalduna Bilbao – 5A aretoan
Abenduaren 11an
Aurkezpena:
«Esku-hartze soziala hobetzea: teoriatik praktikara» izenburupean, topaketa honek administrazio publikoa, hirugarren sektoreko erakundeak, profesionalak eta gizarte-eragileak bildu nahi ditu, gizarte-inklusiorako zerbitzu eta programetako esku-hartze sozialaren paradigma «berriei» buruz hitz egiteko.
Jardunaldiaren helburua da esparru teorikoen eta eguneroko esku-hartzearen arteko distantzia murriztea, esperientziak partekatzea eta erakundeen garapen-maila desberdinetara egokitutako lan-ildoak zehaztea.
Helburuak
• Bazterkeria-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonei arreta emateko esparru kontzeptuala eguneratzea.
• Paradigma berriak praktika, tresna eta antolaketa-aldaketa zehatz bihurtzea.
• Erakundeen aurrerapenak, zailtasunak eta beharrak identifikatzea.
• Paradigmak ezartzeko esperientziak eta beste testuinguru batzuetara transferitu daitezkeen ikaskuntzak partekatzea.
• Prestatzen ari den diagnostikoa kontrastatzea.
• Prestakuntza-, laguntza- eta truke-plan baterako proposamenak biltzea.
Egitaraua:
9.00.- Harrera eta akreditazioak
9.15.- Irekiera instituzionala eta jardunaldiaren aurkezpena.
• Bilboko alkatea
• EAPNko presidentetza
9.45.- Esparru-hitzaldia: baliabideetan oinarritutako zerbitzuetatik pertsona ardatz duten laguntzetara.
• Baieztazeko zain
10.45.- Pertsonek esan digutena:
• Elena de la Hera.
11.15.- Atsedenaldia
11.45.- Mahai-ingurua: diskurtsoaren eta praktikaren arteko distantzia.
• Bi administrazio publiko: Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia
• Hirugarren sektoreko bi erakunde
12.45.- Esperientzia inspiratzaileak:
• IRSE ARABA: Afektibitate kontzientea: ikuspegi komunitarioa espazio seguru baterako
• BIZKAISIDA: Kasua sarean eraikitzea: berezitasunak gidatutako lankidetza-praktika.
• BIZITEGI: Aholku Batzordea: Bizitegiko testuinguru desberdinetan artatutako pertsonek parte hartzeko modu bat da, eta pertsona horiek elkartearen gobernantzan modu esanguratsuan parte hartzea du helburu.
14.00.- Amaiera:
• Baieztazeko zain
