Vitoria-Gasteiz, 2026ko maiatzaren 19a.
EAPN Euskadik Urteko Batzarra egin zuen atzo Gasteizko Montehermoso Jauregian. Bertan, erakundeak azken ekitaldian egindako lanaren balantzea egin zuen eta 2026rako erronka nagusiak partekatu zituen.
Batzarrean, Zuzendaritza Batzordeak 2025eko ekitaldiko kudeaketa-txostena eta kontuak aurkeztu zituen, baita 2026rako aurreikusitako kudeaketa-plana eta aurrekontua ere. Parte hartu zuten erakundeek aho batez onartu zituzten puntu guztiak.
Batzarraren zati formalaren ondoren, Elena de la Herak, Belinda Prietok eta Desirée Aranburuk aurkeztutako “Parte hartzeak gauzak aldatzen ditu” zuzeneko podcasta egin zen. Elkarrizketak espazio posibleak, hurbilak eta zainduak irekitzearen garrantzia azpimarratu zuen, pertsonen ahotsak entzun eta kontuan har daitezen, arreta emateaz gain, entzun, ikasi eta eraldatuko duen sarea eraikitzeko.
Jardunaldia amaitzeko, Itxaso Bilbao EAPN Euskadiko lehendakariordearen eta Itziar de la Peña Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko eta Ekintza Komunitarioko zuzendariaren arteko elkarrizketa izan zen, Hirugarren Sektore Sozialaren eta Administrazioaren arteko lankidetzari buruzkoa.
Amaiera gisa, bertaratutakoek topagune informal bat, bazkaria eta elkarrizketa partekatu zituzten, giro hurbil eta parte-hartzailean.
