Etxerik Gabeko Pertsonen Arretarako Bilboko I. Udal Plan Eragilea garatzeko topaket
Iaz, 2025ean, Etxerik Gabeko Pertsonen Arretarako Bilboko 2025-2030 Udal Plana onartu zen. Plan horrek Bilboko Udalaren esparru estrategikoa ezartzen du etxegabetasunaren aurrean, eta I Plan Eragile baten bidez zehaztuko da; plan horretan, 2026an edo 2027an garatzea aurreikusten diren neurriak jasoko dira.
Udal Plan honen lehen 2026-2027 Plan Eragilea egin aurreko faseetako bat bezala, martxoaren 6an, Udaletxeak tekniko eta instituzioetako ordezkariekin egingo den topaketa batean parte hartzera gonbidatu ditu.
Saioak bi helburu nagusi izango ditu. Lehenik eta behin, esparru estrategikoa eta Udala dagoeneko garatzen ari den neurriak aurkeztea. Bigarrenik, eta esparru horretatik abiatuta, saioan bertan parte-hartzaileen partetik neurri zehatzen proposamenak jasotzea, I. Plan Eragilea egitean baloratzeko.
Nahitaez inskribatu behar da, erakunde bakoitzari egindako gonbidapenaren bidez.
