BIZITZAREN KOSTUA, EKONOMIA ETA ENPLEGU-SORRERA DIRA EUROPAKO HERRITARREN KEZKA NAGUSIAK

2026ko otsaila
Espainiako biztanleen erdien iritzian (% 50), Europako Parlamentuak lehentasunez jorratu beharreko gaiak ekonomia eta lanpostuen sorrera dira, eta, ondoren, inflazioa eta bizitzaren kostua (% 41). Hala erakusten du otsailaren 4an argitaratu den Eurobarometroaren neguko inkestak.

Inkestaren arabera, Espainiako herritarrentzat lehentasun nagusia osasun publikoa bultzatzea da (% 56) –13 puntuko igoera izan du aurreko inkestatik hona (% 46)–, eta ondoren ekonomia eta enpleguen sorrera leudeke, 12 puntu igo direla (% 35).

Espainiako herritarren hurrengo kezka nagusiak inflazioa, prezioen igoera eta bizitzaren kostua dira: hamar biztanletik lauk uste dute Europako Parlamentuak lehentasuna eman beharko liokeela problematika horri.

Laugarren lekuan, pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren inguruko kezka dago (% 30). Ez dugu ahaztu behar Espainian biztanleen % 25,7 pobrezia-arriskuan eta/edo gizarte-bazterkeria arriskuan dagoela; guztira, 12,6 milioi pertsona. Hala dago jasota EAPN-ES erakundeak Pobreziaren egoerari buruz egindako XVI. urteko txostenaren emaitzen aurrerapenean.

Albistearen esteka